Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 20:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. eta esan zion:—Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen gogokoen duzun lekuan.

16. Sarari, berriz, esan zion:—Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela, denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin.

17. Abrahamek Jainkoari otoitz egin eta Jainkoak sendatu egin zituen Abimelek, honen emaztea eta mirabeak, berriro seme-alabak izan ahal zitzaten.

18. Izan ere, Jaunak agor bihurtuak zituen Abimeleken etxekoak, Sara Abrahamen emaztea zela eta.