Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 2:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.

21. Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.

22. Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.

23. Honek esan zuen:«Hau bai delaene hezurraren hezur,ene haragiaren haragi!“Emakume” izango da deitua,gizakumeagandikizan baita hartua».

24. Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.

25. Biluzik zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.