Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 2:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.

11. Lehenari Pixon zeritzan; urrea aurkitzen den Habilako lurraldea inguratzen du.

12. Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.

13. Bigarrenari Gihon zeritzan; honek Etiopiako lurralde guztia inguratzen du.

14. Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.

15. Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan.