Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 19:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.

5. Oihuka esan zioten Loti:—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin nahi dizkiagu eta!

6. Lot atarira irten, bere atzean atea itxi

7. eta esan zien:—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik!

8. Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba. Aterako dizkizuet zeuen gogara erabil ditzazuen. Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.

9. —Alde hortik! —erantzun zioten—. Hara, gure artean atzerritar izan eta zer egin behar dugun erakutsi nahi ziguk! Horiei baino tratu txarragoa emango diagu heuri.Loten aurka oldartu ziren eta ateraino hurbildu, behera botatzeko asmoz.