Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 19:4-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.

5. Oihuka esan zioten Loti:—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin nahi dizkiagu eta!

6. Lot atarira irten, bere atzean atea itxi

7. eta esan zien:—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik!