Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 19:26-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.

27. Abraham, goizean goiz jaikirik, Jaunarekin egondako lekura joan zen.

28. Eta Sodoma, Gomorra eta ibar aldeko lautada osora begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.

29. Honela, ibarreko hiriak erraustu zituenean, Abrahamez gogoratu zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hirien hondamen hartatik.