Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 18:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, Jauna agertu zitzaion Abrahami Mambreren artadian. Abraham oihal-etxolaren sarreran eserita zegoen, berorik handieneko orduan.

2. Begiak jasorik, hiru gizonezko ikusi zituen bere aurrean zutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-etxolaren sarreratik. Ahuspez jarri

3. eta esan zien:—Ene Jauna, begiko banauzu, ez alde egin, arren.

4. Berehala ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean.