Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 16:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Basastoa bezalakoa izango da,denen aurka borrokatuko da,eta denak izango ditu aurka.Anaia guztiengandik apartebiziko da.

13. Agarrek «Zeu zara ikusi nauzun Jainkoa» eman zion izen mintzatu zitzaion Jainkoari, hau baitzioen: «Ez dut, bada, ni ikusi nauena bera ikusi?»

14. Horregatik, Kadex eta Bered artean dagoen ur-putzuari Lahai-Roi deritza, hau da, «Bizi denak ikusi nau».

15. Gerora, semea eman zion Agarrek Abrami, eta honek Ismael ezarri zion izena.

16. Laurogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek Ismael sortu zionean.