Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 13:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Geldiuneak eginez, Negevetik Betelera itzuli zen, beste behin ere oihal-etxola kokatua zuen lekura, Betel eta Airen artean.

4. Eta lehenago aldarea eraiki zuen leku berean gurtu zuen Jauna.

5. Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari.

6. Horrenbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen;