Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 13:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Abram Kanaan lurraldean jarri zen bizitzen, eta Lot ibarreko hirietan. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren.

13. Sodomako bizilagunak gaiztoak ziren eta bekatu larriak egiten zituzten Jaunaren aurka.

14. Lotek alde egin ondoren, honela mintzatu zitzaion Jauna Abrami: «Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera.

15. Ikusten duzun lurralde hau guztia betiko emango dizuet zeuri eta zure ondorengoei.