Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 12:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Hara iristear zegoela, Sarai bere emazteari esan zion: «Adizu, badakit emakume ederra zarela.

12. Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi.

13. Esazu, arren, arreba zaitudala, zuri esker bizirik utzi eta ongi har nazaten».

14. Abram Egiptora heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek oso ederra zela haren emaztea.

15. Ikusi zuten faraoiaren zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela, faraoiaren jauregira eraman zuten.