Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Abrami:«Utzi zeure lurra, zeure ahaideaketa zeure aitaren etxeaeta zoaz nik erakutsiko dizudanlurraldera.

2. Nazio handi eginen zaitut.Ospetsu bihurtuko dut zure izena.Bedeinkatuko zaitut,eta bedeinkazio-iturri izango zara.

3. Bedeinkatzen zaituenabedeinkatu egingo dut;madarikatzen zaituena, berriz,madarikatu.Zure bitartez bedeinkatuko ditutlurreko herri guztiak».

4. Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean.