Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 11:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera,

6. eta esan zuen: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko.

7. Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten».

8. Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten.

9. Horregatik, Babel —hau da, «Nahasketa»—, eman zioten izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.

10. Hona hemen Semen ondorengoak. Ehun urte zituela, uholdetik bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen.

11. Beste bostehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

12. Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen.