Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 11:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Hona hemen Terahen ondorengoak:Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.Haran Loten aita izan zen.

28. Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.

29. Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren ahizpa.

30. Sarai agorra zen, eta ez zuen seme-alabarik.