Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 10:7-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.Raemaren semeak, Saba eta Dedan.

8. Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan;

9. ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta».

10. Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear lurraldean.

11. Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala

12. —hiri handia— eta Resen, Ninive eta Kala artean.

13. Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,

14. patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.

15. Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen.

16. Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,

17. hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,

18. arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak.

19. Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino.