7. Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.Raemaren semeak, Saba eta Dedan.
8. Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan;
9. ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta».
10. Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear lurraldean.
11. Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala
12. —hiri handia— eta Resen, Ninive eta Kala artean.
13. Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,
14. patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.
15. Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen.
16. Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,
17. hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,
18. arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak.