Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 1:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».Eta hala izan zen.

16. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen.

17. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko,

18. egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

19. Honela, laugarren eguna burutu zen.

20. Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean».