Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Hasiera 1:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

13. Honela, hirugarren eguna burutu zen.

14. Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.

15. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».Eta hala izan zen.

16. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen.

17. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko,