Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Habakuk 3:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Habakuk profetaren otoitza. Erosta-doinuan .

2. Entzun dut, Jauna, zure berri;ikaraturik nauka, Jauna,zuk egindakoak.Berrizta ezazu gure garaiotan,ezagutarazi gure garaiotan.Haserre bazaude ere,ez ahaztu errukior zarela.

3. Teman aldetik dator Jainkoa,Paran menditik Jainko santua.Haren handi-ospeakestalia du zerua,haren gorespenez betea da lurra.

4. Haren argiaeguzkia bezain distiratsu;haren eskuei distira darie,han baitauka gordea bere indarra.

5. Izurritea doa haren aurretik,sukarra zabaltzen haren ondoren.

6. Hura gelditueta dardara dagi lurrak,hark begiratu eta ikara dira herriak.Hauts bihurtzen diraantzinako mendiak,gainbehera amiltzenaspaldiko muinoak,haren betidaniko ibilbideak.

7. Kuxandarren oihal-etxolakdeseginak ikusi ditut,madiandarren oihal-txabolakastindurik.