Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Habakuk 2:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zeure etxea lotsagarriuztea lortu duzu;hainbat herri suntsituz,zeure burua galdu duzu.

11. Hormetako harriek ereoihu egingo dute zure aurka,eta zurezko habeekoihartzun egingo diete.

12. «Zoritxarrekoa zu,hiriak odol-isurketaz jasotzeneta herriak bidegabekeriazhanditzen dituzun hori!

13. Hauxe baitu erabakiJaun ahalguztidunak:herrien lanak desegin ditzala suak,haien ahaleginakgerta daitezela alferrikako.

14. Bai, nola urak itsasoa,hala beteko du lurraJaunaren aintzaren ezagupenak.

15. «Zoritxarrekoa zu,ardo pozoitua edanarazizauzokoak mozkortzen dituzun hori,horrela haieklarrugorrian agerrarazteko!