Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 6:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Izan ere, erdaindua nahiz erdaingabea izatea berdin da; balio duena sorkari berri izatea da.

16. Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere.

17. Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen zerbitzari naizela.

18. Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin. Amen.