Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 5:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,

23. otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.

24. Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.

25. Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera.