Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 4:26-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Bestea, ordea, libre dena, goiko Jerusalemen irudi da, eta bera da gure ama.

27. Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Egin poz-oihu emakume agor eta haur gabe horrek! Ekin kantari pozaren pozez, erdiminik izan ez duzun horrek! Bakarrik utziaren seme-alabak gehiago izango baitira, senardunarenak baino.

28. Zuek, beraz, senideok, agintzariari esker zarete seme-alaba, Isaak bezala.