Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 3:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Liburu Santuak dioenez, Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.

7. Jakin ezazue, beraz, sinesmenetik bizi direnak, horiek direla Abrahamen benetako ondorengo.

8. Jainkoak jentilak sinesmenaren bidez onartuko zituela aldez aurretik ikusi zuen Liburu Santuak; horrela, aurrez adierazi zion Abrahami berri on hau: Zure bitartez bedeinkatuko ditut herri guztiak.

9. Horrela, bada, sinesmenetik bizi direnek hartzen dute bedeinkazioa Abraham sinestedunarekin batera.

10. Legeko egintzetan oinarritzen direnak, berriz, madarikaziopean daude; hau dio, izan ere, Liburu Santuak: Madarikatualegeko liburuan idatzitako guztiak gogoan hartzen eta betetzen ez dituena.

11. Gauza ageria da Jainkoak ez duela inor legea betetzeagatik onartzen; zeren Liburu Santuak baitio: Zintzoafedeari esker biziko da.

12. Legearen bideak, ordea, ez du zerikusirik sinesmenaren bidearekin; Liburu Santuak dio: Haren aginduakbetetzen dituena, berauen bidez biziko da.