Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 2:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Baina, Jainkoaren onespena Kristoren bidez bilatuz, gu ere bekatari gertatu bagara, zer esan? Kristo bera bekatuaren zerbitzura dagoela? Inola ere ez!

18. Behin suntsitu nuena berriro eraikitzen badut, ordea, errudun izan nintzela aitortzen dut.

19. Ni legeak eraman ninduen legearekiko lokarria etetera, Jainkoarentzat bizitzeko. Kristorekin batera gurutziltzaturik nago,

20. eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.

21. Jainkoaren onginahia ez dut alferrikako bihurtu nahi. Baina Jainkoak legea betetzeagatik onartzen gaituela egia balitz, alferrik hila izango zen Kristo.