Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hamalau urteren buruan, berriro Jerusalemera igo nintzen Bernaberekin, Tito ere neurekin neramala.

2. Goi-agerpen batek eraginda igo nintzen eta, hango zuzendariekin bakarrean bildurik, jentilen artean hots egiten dudan berri ona agertu nien; ez nuen nahi oraingo edo orduko nire ahaleginak alferrikako gertatzea.

3. Eta hara, neurekin nuen Tito ere, jentil-jatorrikoa izan arren, ez zuten erdaintzera behartu.

4. Arazoa gezurrezko anaia batzuek sortu zuten: tartean sartu zitzaizkigun azpikeriaz, Jesu Kristori esker dugun askatasuna oztopatzeko eta gu berriro Moisesen legearen esklabo bihurtzeko.

5. Horrelako horien aurrean ez genuen une batez ere atzera egin, beraiei amore emanez, beharrezko baitzen berri onaren egiak zuengan sendo irautea.