Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Galaziarrei 1:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nik, Paulok, ez giza aginduz edo izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hildakoen artetik piztu zuen Jainko Aitaren izendapenez baizik apostolu naizen honek,

2. eta nirekin diren senide guztiek Galaziako eliz elkartekooi idazten dizuegu.

3. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.