Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 9:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez izan jeloskor maite duzun emaztearekin,zurekin gaizki jokatzen ez irakasteko.

2. Ez jarri zeharo emaztearen menpe,gaina har ez diezazun.

3. Ez izan harremanik emagalduarekin,haren sareetan jaus ez zaitezen.

4. Ez zaitez ibil maiz artista arinegiekin,haien trikimailuetan ez nahasteko.

5. Ez geratu neska gazteari begira,harengatik erorbidean jar ez zaitezen.

6. Ez jarri zeure burua emagalduen eskuetan,zeure herentzia gal ez dezazun.

7. Ez kuxkuxean ibili hiriko kaleetan,ezta inguru-minguruka ere hango toki bakartietan.

8. Kendu zeure begiak emakume politarengandik,ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.Asko galdu izan dira emakumearen edertasunagatik,sua bezala pizten da amodioa halakoaren aurrean.