Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 8:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Damu denari ez bota aurpegira bere bekatua,izan gogoan guztiok garela errudun.

6. Ez mespretxatu inor zahartu delako,biziz gero, gu ere zahartuko baikara.

7. Ez poztu inoren heriotzaz,izan gogoan guztiok hil behar dugula.

8. Ez mespretxatu jakintsuen kontaketak,baizik eta aztertu haien esaerak behin eta berriro,haiengandik hartuko baituzu heziketaeta handikien aurrean nola jokatu ikasiko.

9. Ez zaitez aldendu adinekoen kontaketetatik,haiek ere beren gurasoengandik ikasi baitituzte.Beraien ondoan ikasiko duzu gauzak ulertzeneta behar denean erantzun egokia ematen.

10. Ez astindu bekatariaren txingarrik,haren sugarretan erre ez zaitezen.

11. Ez egin aurre lotsagabeari,zure hitzak zeure kontra jar ez ditzan.

12. Ez mailegurik eman zeu baino ahaltsuagoari;ematen badiozu, jo zeure dirua galdutzat.

13. Ez zaitez egin fidatzaile zeure baliabideen gainetik;egiten bazara, jo zeure burua zordun.