Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 8:14-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Ez hasi auzitan epailearekin,duen mailarengatik bere aldeko epaia emango baitiote.

15. Ez jarri bidean benturazale ausartarekin,ondorio txarrik izan ez dezazun;gogoak ematen dion aldera joko baitueta haren zorakeriagatik galduko zu ere.

16. Ez hasi istilutan odol-beroarekin,ez zeharkatu basamortua halakoarekin;hark ezer gutxitzat hartzen baitu biziaeta kontra oldartuko zaizu nork lagundurik ez duzunean.

17. Ez egin isilpeko konturik zentzugabearekin,ezin izango baitu zure sekretua isilean gorde.

18. Atzerritarraren aurrean, ez egin ezer ezkutukorik,ez baitakizu zer gertatuko den.

19. Ez zabaldu zeure bihotza edonori,ez baituzu esker onik jasoko.