Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 8:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez hasi eztabaidan ahaltsuarekin,ez zaitezen jausi haren eskuetan.

2. Ez hasi auzitan aberatsarekin,zuk baino indar handiagoa izango baitu bere diruaz;badakizu jende asko galdu duela urreak,erregeen bihotzak ere desbideratu dituela.

3. Ez eztabaidatu berritsuarekin,ez bota egurrik haren suari.

4. Ez ibili txantxetan gaizki heziarekin,zure arbasoak irainduta geldi ez daitezen.

5. Damu denari ez bota aurpegira bere bekatua,izan gogoan guztiok garela errudun.

6. Ez mespretxatu inor zahartu delako,biziz gero, gu ere zahartuko baikara.

7. Ez poztu inoren heriotzaz,izan gogoan guztiok hil behar dugula.

8. Ez mespretxatu jakintsuen kontaketak,baizik eta aztertu haien esaerak behin eta berriro,haiengandik hartuko baituzu heziketaeta handikien aurrean nola jokatu ikasiko.

9. Ez zaitez aldendu adinekoen kontaketetatik,haiek ere beren gurasoengandik ikasi baitituzte.Beraien ondoan ikasiko duzu gauzak ulertzeneta behar denean erantzun egokia ematen.