Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ez hasi eztabaidan ahaltsuarekin,ez zaitezen jausi haren eskuetan.

2. Ez hasi auzitan aberatsarekin,zuk baino indar handiagoa izango baitu bere diruaz;badakizu jende asko galdu duela urreak,erregeen bihotzak ere desbideratu dituela.

3. Ez eztabaidatu berritsuarekin,ez bota egurrik haren suari.

4. Ez ibili txantxetan gaizki heziarekin,zure arbasoak irainduta geldi ez daitezen.