Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 7:26-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Gogoko emaztea al duzu? Ez zapuztu.Baina ez fidatu maite ez baduzu.

27. Errespetatu aita bihotz-bihotzez,ez ahaztu amak zuregatik jasandako guztiak.

28. Gogoratu bizia zor diezula;zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan?

29. Gurtu Jauna bihotz-bihotzezeta izan begirune haren apaizei.

30. Maitatu indar guztiz zeure Egileaeta ez baztertu haren kultu-zerbitzariak.

31. Izan begirune Jaunari, errespetatu apaizaeta eman bere partea, agindu zaizun bezala:lehen fruituak, ordain-opariak, elkartasun-oparietatik dagokiona,labore-opari eta gainerako opari sakratuen hasikinak.