Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 51:17-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Berari esker egin dut nik aurrera;horregatik, jakinduria ematen didanari aintza emango diot.

18. Praktikan jartzea erabaki dut,ongiaz arduratu naiz eta ez dut damurik.

19. Beraren alde borrokatu naiz neure izate guztiazeta oso arretatsu ibili naiz legea betetzen.Eskuak zerurantz altxatueta haren kontra oharkabean egindako hutsegiteez ohartu naiz.

20. Jakinduriara nire gogoa bideratueta garbitasunean aurkitu dut.Berarekin hartu nuen zentzutasuna hasieratik,ez nau inoiz bertan behera utziko.

21. Nire barrua sugartsu lehiatu zen haren bila;horregatik egin dut lorpen bikaina.

22. Jaunak mihia eman dit saritzateta goretsi egingo dut beronekin.

23. Zatozte niregana, hezigabeok,iraun ezazue nire eskolan.

24. Zergatik jarraitu luzaroago heziketarik gabe,zuen barrenak hain egarri diren bitartean?

25. Aho betean esaten dizuet:Eros ezazue dirurik gabe,

26. makurtu lepoa horren uztarpera,eta hartu gogoz heziketa!Oso hurbil aurki daiteke.

27. Ikusi zeuek zein gutxi nekatu naizen,atseden betea aurkitzeko gero.

28. Zeuenganatu heziketa kosta ahala kosta,altxor ederra eskuratuko baituzue beronekin.

29. Poz dadila zuen bihotza Jaunaren errukiaz,ez izan hura goresteko lotsa.

30. Burutu zeuen lana garaia den artean,eta hark saria emango dizue bere garaian.