Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 51:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eskerrak eman nahi dizkizut, nire Jainko errege,eta zu goretsi, oi Jainko, nire salbatzailea.Eskerrak ematen dizkizut,

2. zu izan baitzaitut neure babesle eta laguntzaile,zuk askatu nauzu heriotzatik,mihi maltzurraren saretik,gezurrak zabaltzen dituzten ezpainetatik.Nire etsaien aurrean zu izan zaitut laguntzaile.

3. Handia zarelako eta guztiz errukitsua,askatu egin nauzuirensteko prest zeudenen hozkadetatik,bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,jasan ditudan atsekabealdi askotatik,