Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 50:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Oparigaien zatiak apaizen eskuetatik hartzen zituenean,bera aldareko sutondoan zutik egoten zen,anaiak inguruan koroa gisa zituela,Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.

13. Aaronen ondorengo guztiakapaindura ederrez azaltzen zirenIsraelgo batzar osoaren aurrean,Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.

14. Aldareko liturgi zerbitzua betetzen zueneta Goi-goikoaren, Ahalguztidunaren, oparia prestatzen;

15. edalontzirantz eskua luzatuz,mahats-zukuaren isurketa egineta aldare-barrenean zabaltzen zuen,lurrin gozo gisa Goi-goikoarentzat,gauza guztien Erregearentzat.