Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 5:7-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Itzuli Jaunarengana luzatu gabe,ez ibili gerotik gerora,bat-batean iritsiko baita Jaunaren haserreaeta ezereztua izango zara zigor-egunean.

8. Ez oinarritu bidegabekeriazko aberastasunetan,ez dizute ezertarako balioko ezbeharrean.

9. Ez haizeratu laborea edozein haizetara,ez abiatu edozein bidexkatatik:horixe egiten du mihi biko bekatariak.

10. Eutsi tinko pentsatzen duzunarieta hitz egin argi eta garbi.

11. Egon beti prest entzuteko,baina ez ibili presaka erantzuteko.

12. Iritzirik baduzu, erantzun lagunari;eduki bestela ahoa itxirik.

13. Ohorea edo desohorea ekar lezake hizketak,hondamendi gerta lekioke gizakiari mihia.

14. Ez zeureganatu gaizki-esalearen izeniketa ez jarri lakiorik inori zeure mihiaz;lapurrari lotsa etortzen zaion bezala,gaitzespen zorrotza mihi bikoari.

15. Ihes egin hutsegiteetatik, handi nahiz txikietatik.