Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 48:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Elias, zer ospea izan zenuen zeure mirariengatik!Nor harrotuko da zu adinakoa delakoan?

5. Zuk ekarri zenuen hildako bat bizitzara,Goi-goikoaren hitzaz Hildakoen Egoitzatik ateraz;

6. zuk erregeen hondamendia ekarrieta handikiak agintetik bota zenituen;

7. zuri Jaunak agiraka egin zizun Sinaineta zigortzeko bere erabakia azaldu Horeb mendian;

8. zuk erregeak gantzutu zenituensinesgabeen aurka mendekatzeko;eta profetak ere gantzutu zenituenzeure ondorengo izateko;

9. su-zurrunbiloan eraman zintuzten suzko zaldien gurdian.