Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 48:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Ezekiasek Jaunari atsegin zitzaiona egin baitzuen;tinko iraun zuen David arbasoaren jokabidean,Isaiasek, profeta handi eta bere azalpenetan fidagarri zenak,agindu zionaren arabera.

23. Isaiasen garaian egin zuen eguzkiak atzera,profetak erregearen bizitza luzarazi zuelarik.

24. Espirituaren eragin indartsuz etorkizuna ikusi zueneta Siongo atsekabetuak kontsolatu.

25. Azkena arte iragarri zuen etorkizunaeta ezkutuko gauzak ere bai, gertatu baino lehen.