Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 48:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Elias zurrunbiloan desagertu zenean,haren espirituaz bete zen Eliseo.Bere bizitzan zehar, ez zuten buruzagiek ikaratu,inork ere ez menpean hartu.

13. Ezer ez zen ezinezko harentzat,heriotzako loaldian ere profetagintzan jardun zuen.

14. Bere bizitzan mirariak egin zituen; hil eta gero ere,miresgarriak izan ziren haren egintzak.