4. Ez al zuen gaztetan erraldoia hileta herriaren gainetik iraina kendu,habailan harria zuela besoa astindueta Goliaten harropuzkeria eraitsi zuenean?
5. Izan ere, Jaunari dei egin zion, Goi-goikoari,eta honek besoa indartu zion;horrela, gerlari trebe hura menderatu zueneta herriaren indarra sendotu.
6. Horregatik, hamar milaren garaile bezala ospatu zuten Davideta Jaunak haren bidez bedeinkatu zituelako goretsi,errege-koroa distiratsua eskainiz.
7. Inguru guztiko etsaiak zanpatu zitueneta aurka zituen filistearrak suntsitu,haien indarra behin betiko hautsiz.
8. Bere egintza guztiengatik eskerrak emaneta goretsi egiten zuen goi-goiko Santua;bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreaketa bere Egilea maitatzen.
9. Abeslariak jarri zituen aldare aurrean,doinu eztiz kantatzen zutelarik.
10. Handitasuna eman zien jaiei,ezin ederrago bihurtu ospakizunak:Jaunaren izen santua goresten zen,santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.
11. Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteaketa betiko sendotu haren indarra;erregetza agindu zion,ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.
12. Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.
13. Bake-garaian izan zen Salomon errege,Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,haren izenean tenplua eraikieta betiko santutegia presta zezan.
14. Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,argitasunez betea ibaia urez bezala!