Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 47:23-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Salomonek, hil eta bere gurasoekin ehortzi zutenean,bere askaziko bat utzi zuen ondoren, Roboam,herriko zoroena, burugabe itzela,bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena.Jeroboamek, Nabaten semeak, bekatu eragin zion Israelieta bekaturako bidean jarri Efraim herria.

24. Eta haien bekatuak hainbesteraino ugaritu zirenez,beren herrialdetik kanpora eraman zituzten.

25. Era guztietako gaiztakeriak egin zituztenzigorra etorri zitzaien arte.