Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 47:15-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Zure eraginak lurra estali zuen,esaera zahar eta gogoeta sakonez bete;

16. urrutiko uharteetaraino iritsi zen zure izenaeta maitatua izan zinen zeure bakearengatik.

17. Zure kantu, esaera zahar, alegia eta erantzunekmunduaren miresmena sortu zuten.

18. Jainko Jaunaren izenean,Israelgo Jainko deituaren izenean,urrea pilatu zenuen eztainua bezala,zilarra metatu beruna bezala.

19. Emakumeekin etzan zineneta haien morroi bihurtu zeure gorputzaren grinaz.