Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 47:14-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,argitasunez betea ibaia urez bezala!

15. Zure eraginak lurra estali zuen,esaera zahar eta gogoeta sakonez bete;

16. urrutiko uharteetaraino iritsi zen zure izenaeta maitatua izan zinen zeure bakearengatik.

17. Zure kantu, esaera zahar, alegia eta erantzunekmunduaren miresmena sortu zuten.

18. Jainko Jaunaren izenean,Israelgo Jainko deituaren izenean,urrea pilatu zenuen eztainua bezala,zilarra metatu beruna bezala.

19. Emakumeekin etzan zineneta haien morroi bihurtu zeure gorputzaren grinaz.

20. Zeure izen ona belztu zenuen eta askazia laidoztatu,seme-alaben gain sumina erakarrizeta zeure zorakeriaren ondorenak jasanaraziz.

21. Bitan zatitu zen erresumaeta Efraimen leinutik erreinu errebeldea sortu.

22. Baina Jaunak ez zion bere errukiari uko egineta ez zituen bere agintzariak baztertu;ez zituen, bada, bere aukeratuaren ondorengoakdesagertzen utzi,ez zuen ezabatu bera maitatu zuen Daviden askazia;Jakoben herriari irauteko bidea eman zion,eta Davidi beronen sustraitik sortutako kimua.

23. Salomonek, hil eta bere gurasoekin ehortzi zutenean,bere askaziko bat utzi zuen ondoren, Roboam,herriko zoroena, burugabe itzela,bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena.Jeroboamek, Nabaten semeak, bekatu eragin zion Israelieta bekaturako bidean jarri Efraim herria.