Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 47:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Bake-garaian izan zen Salomon errege,Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,haren izenean tenplua eraikieta betiko santutegia presta zezan.

14. Zein jakintsua izan zinen gaztaroan, Salomon,argitasunez betea ibaia urez bezala!

15. Zure eraginak lurra estali zuen,esaera zahar eta gogoeta sakonez bete;

16. urrutiko uharteetaraino iritsi zen zure izenaeta maitatua izan zinen zeure bakearengatik.

17. Zure kantu, esaera zahar, alegia eta erantzunekmunduaren miresmena sortu zuten.