Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 47:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Handitasuna eman zien jaiei,ezin ederrago bihurtu ospakizunak:Jaunaren izen santua goresten zen,santutegia egunsentitik kantuz betetzen zelarik.

11. Barkatu egin zizkion Jaunak hutsegiteaketa betiko sendotu haren indarra;erregetza agindu zion,ospez beteriko tronua izango zuela Israelen.

12. Haren ondoren seme jakintsua sortu zen,aitari esker eroso bizi izan zena.

13. Bake-garaian izan zen Salomon errege,Jainkoak lasaitasuna eman baitzion lurralde osoan,haren izenean tenplua eraikieta betiko santutegia presta zezan.