Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 44:7-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaianeta harrogarri beren bizi-denboran.

8. Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.

9. Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.

10. Ez, ordea, gure arbasoak, gizon zintzoak;beraien egintza zuzenak ez dira ahaztu.

11. Haien ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,beraien ondarea seme-alabengana.

12. Haien seme-alabek leial gorde dituzte itunak,ondorengoek ere bai beraiei esker.

13. Betiko iraungo du haien ondorengotzaketa beraien ospea ez da desagertuko.

14. Haien gorpuak bakean daude hilobiratutaeta gizaldiz gizaldi bizi da beraien izena.

15. Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioaketa beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.

16. Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen;bihozberritzearen eredu da ondorengo belaunaldientzat.