Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 44:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Abesti-soinu ederrak asmatu zituzten, olerkiak idatzi.

6. Izan ziren gizon aberatsak, ahaltsuak,bakean bizi zirenak beren etxeetan.

7. Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaianeta harrogarri beren bizi-denboran.

8. Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute,beraietaz gorespenez hitz egin dadin.

9. Beste batzuek ez dute arrastorik ere utzi,izan ez balira bezala desagertuz;izatera iritsi ez balira bezala diraberaiek eta beraien ondorengoak.