Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 44:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Haien gorpuak bakean daude hilobiratutaeta gizaldiz gizaldi bizi da beraien izena.

15. Haien jakinduriaz mintzatuko dira nazioaketa beraien gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.

16. Jaunak atsegin izan zuen Henok eta eraman egin zuen;bihozberritzearen eredu da ondorengo belaunaldientzat.

17. Noe gizon zuzen eta akats gabea izan zen,zigor-garaian berak ziurtatu zuen iraupena.Berari esker gelditu ziren batzuk bizirik munduanuholdea gertatu zenean.

18. Betiko ituna egin zuen Jaunak berarekin,uholdeak berriro ez zuelabizidunik suntsituko hitzemanez.

19. Abraham handia herri askoren sorburu izan zen,ez da izan haren parekorik ospean.

20. Goi-goikoaren legea bete zueneta ituna egin zuten elkarrekin.Bere haragian ezarri zuen itunaren ezaugarriaeta zintzo zela erakutsi zuen probaldian.