Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Ben Sirak 43:29-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Beldurgarria da Jauna, biziki handia,eta miresgarria haren ahalmena.

30. Goratu Jauna, goretsazue ahal duzuen guztia,are gorago egongo baita bera.Hura goratzean, bildu zeuen indar guztiak,ez etsi, ez duzue inoiz aski goratuko eta.

31. Nork ikusi du, nolakoa den esateko?Nork goratuko du bere izateari dagokion neurrian?

32. Gauza asko daude ezkutuan hauek baino handiagoak,beraren egintza gutxi batzuk baino ez baititugu ikusi.

33. Izan ere, Jauna da dena egin duena,eta berak eman die zintzoei jakinduria.